Euskara praktikatu nahi duten Urola Kostako biztanleek aurten ere izango dute aukera, Mintzalagun programaren bitartez. Mintzalagunek euskaraz dakiten pertsonak —bidelagunak, euskaldun zaharrak— euskara ikasten ari direnekin —bidelariekin, euskaldun berriekin— elkartzen ditu astean ordubetez, 3-4 pertsonako taldetxoetan, hitz egiteko eta hizkuntza praktikatzeko. Programan parte hartu nahi duten herritarrek edo programari buruzko argibideak nahi dituztenek dagoeneko eman dezakete izena Orioko euskaltegira jo dezakete, 625 48 52 15 telefono zenbakira deitu edo urolakosta@aek.eus helbidera idatzi.
Mintzalagun programak ibilbide oparoa du Urola Kostan, eta 100dik gora lagunek parte hartu dute guztira. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da.
Maiatzeko KARKARA aldizkarirako landutako erreportajea da honakoa.