Atzo hormigoia bota zuten anbulatorio ondoko arranplan, bertan konponketa lanak egiteko. Orioko Udaletik azaldu dute herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dutela arranpla bainatzeko, eta hori egokitzeko lanak abiatu dituela Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak. Egunotan lanak amaitzea espero dute.