Ahalduntze Eskolak antolatuta, ekainean Orioko Emakumeen Mahaia sortzeko lehen urratsak egin zituzten herrian. Hala, oporraldia amaituta, berriz helduko diote ekimenari, eta berdintasun politiketan eragin nahi duten norbanako eta taldeetako ordezkariei bilgunean parte hartzeko deia egin diete.
Helburua da Orioko Udaleko berdintasun politiken inguruan hausnartu eta udalari proposamenak egitea. Ahalduntze Eskolako kideek sare sozialetan azaldu dutenez, "Orion Emakumeon* Ahalduntze Eskola sortu zenetik herriko emakume anitzen ahotsak entzun eta hauen beharrak asetzeko ekimen eta udal politika ezberdinak bultzatzen aritu gara. Prozesu honetan, argi ikusi dugu emakumeon* parte hartzea ezinbestekoa dela berdintasun politikak herritik eraiki ahal izateko".