Txurrumuski elkarteak jakinarazi du datorren astelehenean, hilak 12, zabalduko dutela ludoteka, eta ordutik aurrera, ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:30era, hain zuzen. Orioko ludotekak HH5etik LH3ra bitarteko haurrei ematen die zerbitzua, eta ikasturtean zehar hori baliatu nahi dutenek, izena eman beharko dute. Astelehenetik aurrera izango dute izena emateko aukera.