Udane Ostolaza garaile Euskadiko I. Kintopeko Harri-jasotze Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 19a, 10:55

Udane Ostolaza atzo Gernikan, txapela irabazi ondoren. (Argazkia: utzitakoa)

Hiru neska lehiatu dira: Ostolazaz gain, Aroa Sanchez oriotarra eta Olaia Esnaola azpeitiarra. Bigarren eta hirugarren egin dute, hurrenez hurren.

Atzo Gernikan (Bizkaia) jokatu zen emakumezkoen Euskadiko I. Kintopeko Harri-jasotze Txapelketa, eta hiru neska lehiatu ziren bertan: Aroa Sanchez eta Udane Ostolaza oriotarrak, eta Olaia Esnaola azpeitiarra.

Ostolaza nagusitu zen, eta berarentzat izan zen txapela. Sanchez izan zen bigarren, eta Esnaola, berriz, hirugarren. Joseba Ostolaza Harri Eskolakoak dira hirurak.

50 kiloko zilindroarekin hiru minutuz aritu ziren lanean, eta 50 kiloko kubikoarekin beste hiru minutuz. Ostolazak 32 altxaldi eman zizkion zilindroari, eta 18 kubikoari; Sanchezek 29 eta 19 jasoaldi egin zituen; eta Esnaolak, berriz, 27 eta 17 altxaldi lortu zituen.

Plazaz plaza dabiltza uda honetan harri-jasotzaile gazteak, eta emakumeek kirol horretan hartu duten indarraz ere orain gutxi mintzatu da Ostolaza hedabide honekin, erreportaje honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide