Astebururako hainbat ekitaldi antolatu ditu Mola Mola tabernak. Ostiral, larunbat eta igandean hondartzara inguratzen denak zuzeneko DJez nahiz Lindy Hop dantzaz gozatzeko aukera izango du.
Zehazki, Astros de Mendoza eta Dabadaba DJak ariko dira ostiralean eta, larunbatean, Rubio eta Elektropeña zarauztarrek girotuko dute iluntzea. Igandean, berriz, Lindy Hop-a izango da 18:00etatik aurrera.