Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du Zumaia-Donostia linean, Donostiako Aste Nagusia dela eta joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 13tik 20ra izango da abian, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar trenak ere izango dira.
Eguneko zerbitzuak ohiko maiztasuna eta ordutegia izango du, 30 minuturo, bi noranzkoetan. Gauetan, berriz, 13tik 20ra bitartean, gaueko trenak eskainiko dira, eta ordu bakoitzean tren bat ibiliko da noranzko bakoitzean.
Autobusen geltokietan aldaketak
Festak direla eta, Zumaia eta Donostia arteko lineetan, Donostiako geraleku batzuk kenduko dira eguneko une batzuetan. Lurraldebusek azaldu duenez, Aste Nagusiko egun guztietan, zerbitzu guztietan, Donostiako sarrerak ohiko ibilbidetik egingo dira. Irteeretan, ordea, Askatasun Etorbideko ohiko geldialdia egingo da, gaueko 21:30etik aurrera izan ezik, geraleku hori San Martin 58 Kalera eramango dutelako.
Xehetasun gehiago hemen eskuratu daitezke.