Gaur Zaragueta Eskola zeharkatu eta San Juan ermitatik barrena Itsaspeko buelta egitea erabaki dugu familian. Zaragueta Eskolaren pareko merenderora ailegatu eta tristura sentitu dugu, ordea. Zikin-zikin eginda zegoen eremua. Semeak galdetu digu jendeak bere zaborra zergatik ez duen jasotzen, eta ezin izan dugu justifikatu egoera, ez baitauka inolako zentzurik. Izan ere, aldapa bera jaitsita –nahi eta nahiez hortik pasa behar da piknik-gunera iristeko–, Zaragueta Eskolaren sarreran, edukiontzi mordoa dago zaborra bota ahal izateko. Lotsagarria irudia!