Espainiar estatuko surfaren historiaren hastapenak aztertzen ditu dokumentalak. Ibilbidearen "zazpi mugarri" kontatuko ditu, istorio pertsonalak zein esperientzia zirraragarriak oinarri hartuta. Kirolaren inguruko hainbat zinema-jaialditan proiektatu dute, eta kritika onak eskuratu ditu. Udako zinema-eskaintzaren barruan proiektatuko dute Orion, gazteleraz eta doan.