Ibai Ondo kalea itxi egingo dute bihar goizean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abuztuaren 3a

Ibai Ondo kalean zebrabide altxatuak margotuko dituzte bihar goizean. (Oier Azkue)

Zebrabide altxatuak margotu behar dituzte langileek, eta eremu horretan zirkulazioa eten egingo da, 09:00etatik 13:00etara.

Ibai Ondo kalean jzebrabide altxatuak jarri berri dituzte eta biharko aurreikusi ditu Orioko Udalak pintaketa lanak. Hala, kalea itxita egongo da ibilgailuentzat lau bat orduz: 09:00etatik 13:00ak ingurura. Hori dela eta, udalak zehaztu du Ibai Ondo pasealekuan aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratu egin behar direla bihar goizeko 08:30erako.

Pintaketa-lanak bukatu bitartean, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da herritik ateratzeko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide