Mola Market azoka antolatu dute iganderako hondartzan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko abu. 3a, 11:06

Bigarren eskuko arropa postua Orioko hondartzan. (Aiora Larrañaga)

Bigarren edizio honetan 30 postu baino gehiago bilduko dira Antilla hondartzako berdegunean.

Mola Market azoka egingo dute igandean, Orioko Antilla hondartzan. Aurtengoa bigaren edizioa izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dute 30 postu baino gehiago bilduko direla hondartzako berdegunean. Hala, artisten lanak, bigarren eskuko arropa, poltsak, bitxiak, zeramika eta askoz gehiago aurkeztuko dute salmahaietan; hori guztia zuzeneko musikaz eta DJ emanaldiez girotua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide