Apirilaren 6an ekin zioten autobideko eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria egiteko lanari. Hasiera batean, bazirudien obrak aste honetan burutuko zituztela, baina asfaltatze-lana luzatu egingo da azkenean. Lanak amaitu arte ezin da erabiltzaileen segurtasuna bermatu inguru horretan, eta ondorioz, bidegorriaren irekiera atzeratzea ebatzi du Udalak.
Hondartzako bidearen zatia falta zen Orioko bidegorri-sarea osatzeko, orain arte. Autobidea eta Bikamiotako biribilguneen arteko tarte hori, justuki, trafiko handikoa da. Herritarrek asko erabiltzen dute, hondartzara, Zaragueta Herri Eskolara, Abaromendira eta Antillara joateko.