Iaz bezala, aurten ere quilling ikastaroa antolatu du Ostargi elkarteak. Saioak astearteetan izango dira, 17:30etik 19:30era, elkarteak Kultur Etxean duen lokalean.
Paperezko filigranekin eskulanak egitean datza quilling-a, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Bi bide jarri dituzte horretarako: 699 20 44 94 telefono zenbakira deitzea, edo ostargi23@hotmail.com helbide elektronikora idaztea.