Euskal Herria zeharkatzen ari dira Euskarabentura espedizioan parte hartzen ari diren gazteak eta atzo Donostia-Zarautz etapan, Oriotik igaro ziren. Hiriburua atzean utzita, Igeldotik barrena, Orio zeharkatu zuten Zarautza iristeko. Aurten, jatorrizko izaera berreskuratu ekimenak, eta Euskal Herria zeharkatzen ari dira uztailean zehar. Mauletik Getxorainoko bidea egiten ari dira, 31 etapatan. 700 kilometro baino gehiago egingo dituzte guztira, eta, horietako 500, oinez.
Parte hartzaileen artean Euskal Herriko askotariko errealitate soziolinguistikotako gazteak bildu dira: Arabako 20, Bizkaiko 37, Gipuzkoako 37, Lapurdiko 7, Nafarroa Garaiko 28 lagun, eta Nafarroa Beheretik bakarra.