Lehen partidako markagailua bigarren sarreran estreinatu zen. Cambrek, ordea, emaitza berdindu zuen inning horretan bertan. Ondoren, bi taldeen defentsari esker, markagailuak ez zuen aldaketarik izan seigarren sarrerara arte. Cambrek batakada batzuk konektatu ondoren, beste hiru lasterketa egin zituen, lehen partida 4-1eko emaitzarekin itxiz.
Bigarren partida oso bestelakoa izan zen. OBBk bi lasterketa gorago jarriko zituen lehen inning-ean. Hirugarren sarreran, oriotarrek bost lasterketa gehiago egin zituzten. Sarrera horretan Cambrek ere bere markagailua estreinatu zuen, lasterketa bat gehituta. Azken bi sarreretan, OBBk bere azken bi lasterketak lortu zituen. Hala burutu zuen partida, 9-1eko emaitzarekin. OBBk "Sara Loidiren batakada onak" eta "bi taldeen pitcherren lana" nabarmendu ditu. Abuztuaren 7an oriotarrek azken jardunaldia jokatuko dute Fenixen aurka, etxean.