Iker eta Unai Martinez anaia donostiarrek osatzen dute Revolutionary Brothers proiektua. 2002an hasi zuten euren ibilbidea, Jamaikako musikan oinarrituta. Hala, erreferente bilakatu dira euskal reggaearen eszenan, zuzeneko emanaldietan lortutako ospe onari esker. Uztaileko azken larunbatean joko dute Orion, udan eskaintzen ari diren kontzertu-biraren barruan. Grompy Style Band, Eira, King Konsul eta Charlie Mondadientes taldeak ere bertan izango dira.