Orioko Udalak udako errefortzu-eskolak antolatzen dituen hamairugarren urtea da, eta ikastetxeek ondo baloratzen dute zerbitzua. Hiru talde osatu dira aurten, 24 ikaslerekin. Irati Txapartegi AEK-ko irakaslea dute aldamenean, astean hiru orduz klaseak ematen, goizez. Herriko bi eskoletako haurrek izena eman dute. Taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera, uztaila osoa emango dute horretan.