Hasi dira Gure Zirkuaren muntaketa lanak

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 19a, 09:43

Argazkia: Mikel Eizagirre

Atzo iritsi ziren lehen kamioiak Muntoko zelaira. Abuztuaren 4tik 28ra izango dira Orioko emankizunak, ostegunetik igandera, 19:00etan.

 

Gure Zirkuak Orion geratu da herriz herriko biran, adin guztientzako euskarazko zirku ikuskizuna eskaintzeko. Hamasei saio izango dira guztira, eta bertako sarrerak www.gurezirkua.eus helbidean eros daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide