Zaragueta Herri Eskolak garatutako Baleatik Baleara mahai-jokoaren ale bana oparitu die Udalak Eguneko Zentroko erabiltzaileei, eta hainbat ale ere utzi dituzte bertan. Izan ere, Udalak iragarri zuenez, 150 ale banatuko ditu herriko zerbitzuetan.
Antzara-jokoan oinarritzen da Baleatik Baleara mahai-jokoa, bi helburu nagusirekin: Orioko curriculumeko edukiak zabaltzea (herriko pertsonak, elkarteak, leku esanguratsuak, ohiturak…), eta herriko gazte zein helduak elkarrekin dibertitzeko baliabidea izatea. Hainbat garaitako oriotar ezagunen aipamena egiten da, herriko komunitatea osatzen duten elkarte, txoko zein musika-taldeez gain.