Ni estropuarekin, ni Oriorekin kanpaina gaur amaitu da, 13:30en bueltan Orio Arraunketa Elkarteko arduradunek egin duten zozketarekin. Guztira 163 estropu saldu dituzte, –herritarrek 50 euroan erosi dituzte oroigarri sinbolikoak– eta zaleei eskertuta agertu da Xabier Sukia klubaren izenean. Estropuak erostearen truke, klubeko arraunlarien posterra jaso dute herritarrek, baita sari ederren zozketan parte hartzeko zenbakia ere –estropuaz gain, noski–.
Zozketaren unea bideoz jaso dute –Orio Arraunketa Elkartearen Twitter kontuan dago ikusgai– eta 149. zenbakia duenak irabazi du sari nagusia; hau da, lau lagunentzako bidaia Galiziara, bi gautako egonaldiarekin, han jokatuko diren estropadak ikusteko.
Arraunlarien entrenamendua fuerabordatik bi lagunek ikusteko zenbaki saridunak, bestalde, honakoak izan dira: 23, 154, 144 eta 146.
Azkenik, Mahala saski bana jasoko dute honako zenbakiak dituztenek: 25, 148, 65, 58, 127, 169, 92, 80, 99, 51, 36, 26, 48, 16, 128, 35, 18, 118, 100 eta 22.