Perona maketagileari aurreskua dantzatu zioten Harribil dantza taldeko bi dantzarik, eta Salatxo abesbatzak hiru abesti eskaini zituen –Agurra, Boga boga ea Agur zaharra–, Anuska Esnal alkatearen hitzartzeen tarteetan. Eguraldi bikainarekin hasi zen jaia, eta gau giro ederrarekin jarraitu zuen. 171 lagun eseri ziren afaritara, eta parrilan erretako bisigu usaina ederki zabaldu zen inguruetara.
Gaur eta bihar jarraituko du Bisiguaren Festak plazaren bueltan. Honakoa da egitaraua:
Gaur, larunbata
- 12:00: Petritegi sagardoaren dastaketa, Herriko Plazan.
- 12:00: marmitakoa, 3 eurotan.
- 14:00: bazkariak.
- 20:00: Petritegi sagardoaren dastaketa.
- 21:00: afariak.
Bihar, igandea
- 12:00: Orioko elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa, Herriko Plazan.
- 12:00: Petritegi sagardoaren dastaketa.
- 12:00: hegaluzea parrilan, Eusko Labelen laguntzarekin. Razioa 3 eurotan.
- 14:00: bazkariak.