Izen-ematea kasuan kasuko saltokian egin beharko da, erosketaren ondoren. Izen-abizenak eta telefonoa jarri beharko ditu bezeroak erosketaren tiketean. Dendan edo tabernan bertan egongo den kutxan sartu beharko da tiketa, establezimendu bakoitzak bere zozketa propioa egitea ahalbidetuz.
Irabazle guztiek bigarren zozketa batean hartuko dute parte, eta bertatik hiru irabazle aterako dira. Hiru irabazleek bina txartel jasoko dituzte uztailaren 15ean, ostiralean, Bisiguaren Festan afaltzeko. Zozketa ostiralean bertan egingo da, uztailaren 15ean.