Ostiralean hasiko da Bisiguaren Festa

Mikel Eizagirre 2022ko uztailaren 12a

Herriko parrilleroek prestatutako otorduak, sagardo dastaketak eta beste  hainbat ekimen izango dira Orioko plazan, utzailaren 15 eta 17 artean.

Uztailak 15, ostirala
  • 18:00 haurrentzako tailerrak Mutiozabalen, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren eskutik.
  • 20:00 Aurkezpen-ekitaldia, Harribil dantza taldea, Salatxo abesbatza eta Pello eta Nikolasa erraldoiak.
  • Jexux Mari Peronari aitortza.
  • Plazaren irekiera, parrilleroekin.
  • 20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa.
  • 21:00 afariak.
Uztailak 16, larunbata
  • 12:00 Petritegi sagardoaren dastaketa, Herriko Plazan.
  • 12:00 marmitakoa, 3 eurotan.
  • 14:00 bazkariak.
  • 20:00 Petritegi sagardoaren dastaketa.
  • 21:00 afariak.
Uztailak 17, igandea
  • 12:00 Orioko elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa, Herriko Plazan.
  • 12:00 Petritegi sagardoaren dastaketa.
  • 12:00 hegaluzea parrillan, Eusko Labelen laguntzarekin. Razioa 3 eurotan.
  • 14:00 bazkariak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide