Lehen partidan, OBB 7 puntuko aldearekin gailendu zitzaion Bartzelonari. Markagailua etxeko taldeak estreinatu zuen puntu bat lortuz, eta segidan gehiago lortu zituen. Katalanek puntu bat lortu arren, oriotarrek 8-1 utzi zuten markagailua.
Bigarren partida guztiz desberdina izan zen. Katalanen saiakerak saiakera, OBB hasieratik nagusitu zen markagailuan eta ez zieten partida irabazteko adina lortzen utzi. Gauzak horrela, 6-4 bukatu zen bigarren partida, etxekoen alde. OBB-k "Igone Etxeberriaren jaurtitzale lana" nabarmendu du, kontrako 9 jokalari kaleratu baitzituen. Hurrengo asteburuan Galiziara bidaiatuko dute oriotarrek, Cambre taldearen aurka jokatzeko.