Hainbat herritarren eskaeraren ondoren, txakurrentzako gunearen ondoan zegoen Ibaialdeko belarrezko hesia kendu du Udalak. "Genero ikuspegitik, puntu beltza sortzen zen bertan", azaldu dute. Eremu hori argiztatzeko lanak "aurrerago" egingo direla iragarri du Udalak.