Realzale talde batek autobusa osatu nahi du Realaren partidak ikustera joan-etorria autobusez egiteko. Horregatik, izena emateko interesa dutenei dei egin diete Uranga burdindegira bertaratu daitezen, hantxe ari baitira zerrenda osatzen.
Horrez gain, jakinarazi dute uztailaren 18an, astelehenarekin, bilera egingo dutela gaiaz. Hitzordua Aldapa elkarte gastronomikoan izango da, 19:30etik aurrera.