Bihar, larunbata, Aid El Kebir edo Sakrifizioaren Festa, musulmanen jai nagusia ospatuko da, eta Orioko senegaldarren komunitateak bazkari irekia antolatu du herriko frontoian. Izurritearen aurretik ere antolatu izan dute Tabaski eguneko bazkaria herrian, eta aurtengoan ere herritarrak bazkarian parte hartzera animatu dituzte, jai eguna beraiekin ospatu dezaten. 14:00ak inguruan izango da bazkaria, eta bertan parte hartu nahi dutenek frontoira agertu besterik ez dute egin behar.