Webgunearen eraberritzeak bi helburu nagusi dituela nabarmendu du Orioko Udalak: "erabiltzaileen nabigazioa erraztea eta informazioa modu argiagoan bistaratzea". Horrela, "modu zabalagoan" eman nahi dute Udalaren zerbitzuen berri. Gainera, albisteak eta agendako edukiak "formatu bisualagora" ekarri direla dio Udalak.
Diseinuari dagokionez, "marka berriaren estetikarekin" bateratu dute, eta herriko argazki eguneratuak txertatu dituzte. Lehen egunotan, "akatsen bat edo beste" gerta litekeela ohartarazi dute. Dena den, "horiek konpontzen eta iradokizunak jasotzen" joango direla iragarri du Udalak.