Galiboaren istripua Goiko Kaleko semaforo berriaren instalazioarekin batera iritsi da. Beraz, herritik irteteko bide posible bakarra Txanka-Hondartzakoa izan da bi egun horietan. Obra eta zerbitzuetako udal-brigadako langileek astearte eguerdian konpondu dute galiboa, eta lau metroko altueran kokatu dute, " aurrerantzean horrelako arazorik ez izateko".

Goiko Kaleko semaforoa

Goiko Kaleko sarbidea neurtzeko semaforo bat jarri du Udalak, bizilagunen eskaeraren ostean. Haien esanetan, "ibilgailuen zirkulazioarekin lotutako arazo ugari" izan dira bertan, hala nola, "ibilgailuak abiadura handiegian pasatzea", "oinezkoen eta bizilagunen segurtasuna bermatzeko zailtasunak", "zarata etengabea", "kalteak zoruan eta hainbat eraikinetan"...

Semaforoak ibilgailuen matrikulak automatikoki irakurtzen ditu, eta horren arabera, bizilagunen ibilgailuei bakarrik uzten die pasatzen. Nolanahi ere, auto berri asko daude Alde Zaharrean erroldatuta, eta datuak etengabe eguneratzen ari da udaltzaingoa.