Asteazkenean, uztailak 6, zanga inguruko lurra pikatuko dute, 30 metro luze inguru, eta hori bukatuta, ostegunean asfaltatuko dute. Dena ondo bidean, ostiralean amaituko dute lana, lurreko markak pintatuta. Udalak jakinarazi duenez, obrak ez du trafikoan eraginik izango; hori bai, aparkatzeko eta karga-deskargako eremua itxita egongo da konponketa-lanek iraun artean.

Euskaltelen eta Nortegasen hodiak kanalizatzeko zanga bat zabaldu zuten duela urte batzuk Arrantzale kaleko 2-4 atarien artean (Arkaitz tabernatik hasi eta Dia saltokiaren pareraino). Azken urteetan zorua hondoratzen joan da pixkanaka, oinezkoentzat arriskua eragiteraino. Horregatik, aparkalekuen zorua berritzeko lanak egingo dituzte aste honetan, asteazkenetik ostiralera, eta bide batez, egoera txarrean dagoen arketa konponduko dute.