Zabalik dago Orioko Pilota Eskolan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 5a, 08:00

Artxiboko irudian, elkarteko pilotari gaztetxo batzuk kopa eskuetan dutela (Orioko Pilota Elkartea).

Uztailaren 17a baino lehen eman beharko dute izena 2016an edo lehenago jaiotako neska-mutilek. Elkarteak kirol hori probatzera animatu ditu herriko gaztetxoak.

2022-23 denboraldiko izen ematea ireki du Orioko Pilota Elkarteak, eta gaztetxoak animatu ditu kirol hori probatzera, izan esku pilota, zein beste modalitateak.

Izena uztailaren 17a baino lehen eman behar da, eta horretarako galdetegi honetara jo behar da.

Pilota elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, 2016an edo lehenago jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena eskolan, eta azaldu dute ahal den neurrian ordutegiak haur bakoitzaren beharretara egokitzen saiatuko direla, betiere kontuan hartuta Orioko eskola kirola eta herriko beste kirol elkarteen entrenamendu ordutegiak.

Zalantzak argitzeko oriokope@gmail.com helbidera idatzi daiteke, baita 619 63 76 43 Whatsapp zenbakira ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide