Jesus Mari Perona omenduko dute Bisiguaren Festan, eta erakusketa zabalduko du kultur etxean uztailaren 6tik abuztuaren 6ra bitartean. Orioko baleazale eta itsasontziak izenburupean, Peronak omenaldia egin die herriko baleazaleei. Horretarako, balearen ehizako bi gertaera historiko hartu ditu inspirazio iturri; lehenengo eszenak erakusten du XIII-XVI. mendeen artean nola harrapatzen zituzten balean baleontzietatik.
Bigarren eszenak, berriz, 1.901eko maiatzaren 14ko gertaera hartu du oinarritzat; hala, balea harrapatu zuten traineruak eta eskifaiak ditu protagonista: Manuel Olaizolaren Trinidad trainerua, Xixario Urangaren Maria Jose, Eustakio Atxegaren San Jose eta Gregorio Manterolaren San Juan.