San Pedrotako Euskal Pilota Jaialdia ospatuko da asteazkenean

Mikel Eizagirre 2022ko ekainaren 28a

Pilota Eskolako aurrebenjaminen erakustaldia, L. San Pedro esku pilota txapelketa eta XI. Nagusien gomazko paleta txapelketa herrikoia jokatuko dira, Orioko Udal Pilotalekuan. Partidak 17:00etan hasiko dira.

Asteazken honetan Euskal Pilota jokoaz gozatzeko aukera izango da Orioko San Pedro jaietan, 17:00etatik aurrera. Pilota Eskolako aurrebenjaminen erakustaldia jokatuko da lehenbizi, L. San Pedro esku pilota txapelketa ondoren, eta XI. Nagusien gomazko paleta txapelketa herrikoia azkenik.

Esku pilota txapelketa
  • Benjaminak: Kaperotxipi-Lertxundi vs. Sukia-Guenetxearen.
  • Alebinak: Anton-Urrestila vs. Alberdi-Pikabea.
  • Neskak: Amenabar-Amilibia vs. Etxeberria-Miner.
  • Infantilak: Miner Iriondo vs. Amilibia-Aizpuru.
Gomazko paleta txapelketa
  • Lizaso-Lazkano vs. Aldalur anaiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide