Gaur hasiko dira sanpedroak Orion, Andatzan eta Elkanon

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 28a, 12:18

Bi urte jaiak ospatu gabe egon ondoren, herritarrak festa gosez dira. Hala, egun hauetan izango da jaiaz gozatzeko aukera Orion eta Aiako Andatza eta Elkano auzoetan, ate joka baitira sanpedroak. Ikusi hemen egitarauak

ORIO

Gaur, ekainak 28, San Pedro bezpera
- 10:30etik 13:00etara, jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
- 16:00etatik 19:00etara, Zarata erakusketa interaktiboa LGTBI+ kolektiboaren inguruan kultur etxean, Ahalduntze Eskolak antolatuta.
- 15:00etatik 20:30era, 3x3 Futbol Txiki Txapelketa, Mendibeltz zelaian, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.
- 19:00etan, Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira herrian barrena.
- 19:30ean, txupinazoa. Bertan parte hartuko dute Danbolin bandak, Harribil dantza taldeak eta Salatxo abesbatzak.
- 20:00etan, Danbolin bandaren kontzertua, Herriko Plazan.
- 22:00etan, Dupla, Xsakara eta Kai-Nakai, Herriko Plazan.

Bihar, ekainak 29, San Pedro Eguna
- 06:00etan, Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan.
- 10:00etatik 13:00etara, haurrentzako herri-kirolak pilotalekuan, Kahos Team Company elkartearen eskutik.
- 12:00etan, meza nagusia eta kontzertua elizan, Salatxo abesbatzaren parte-hartzearekin.
- 12:30ean, Trikitixa Txapelketa, Herriko Plazan.
- 17:00etan, Pilota Txapelketako finalak, Ospele kirol-klubak antolatuta.
- 17:00etan, alebinen estropada, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta.
- 18:00etan, Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira, herrian barrena.
- 19:00etan, Sokadantza eta txistulariak, Herriko Plazan.
- 19:30ean, Incansables txaranga kalez kale.
- 22:30etik 10:00etara, erromeria Bide Batez taldearen eskutik.

Etzi, ekainak 30, Umeen Eguna
- 10:30etik 13:30era, umeentzako puzgarri eta jolasak pilotalekuan.
- 11:00etatik 13:00etara, pintxo hotzen lehiaketa Herriko Plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
- 12:30ean, gaztetxoen dardo txapelketa 14 urtetik beherakoentzat, Bikamiotan.
- 12:30ean, Txorotxaranga kalez kale.
- 14:00etan, 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria.
- 16:30ean, helduen dardo txapelketa, Bikamiotan.
- 16:30etik 18:30era, uretako puzgarriak eta jolasak anbulatorio ondoko arranplan.
- 17:30ean, Mikra zirku garaikidea, pilotalekuan.
- 18:00etan, Estropu Festa Orioko Arraun Elkarteak antolatuta, Herriko Plazan.
- 18:30ean, Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira, herrian barrena.
- 19:30etik 22:00etara, Trikidantz kontzertua.

ANDATZA

Ekainak 28, asteartea
- 18:00etan, txupinazoa festei hasiera emateko.
- 21:30ean, Mutil Ardokoen eta elkartekideen afaria auzoko elkartean.

Ekainak 29, asteazkena, San Pedro Eguna
- 10:30ean, meza nagusia eta ondoren hamaiketakoa.
- 13:00etan, herri kirol jaialdia Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Suharri Rodriguez Paolla aizkolarien eta auzoko gazteen eskutik.
- 14:30ean, auzoko erretiratuen bazkaria elkartean.
- 17:00etan, Herriko Pilota Txapelketa.
- 22:30ean, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Ekainak 30, osteguna, Umeen Eguna
- 10:30ean, meza nagusia.
- Ondoren, umeentzako jolasak.
- 17:00etan, umeentzako puzgarriak eta kart pedaldunak.
- Arratsaldean, umeentzako merendola.

Uztailak 1, ostirala
- 16:30ean, oilasko biltzea baserriz baserri trikitilariekin.
- 21:30ean, mus txapelketa.

Uztailak 2, larunbata
- 14:30ean, bertso bazkaria Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin eta Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus trikitilariekin.
- 22:30ean, erromeria.

Uztailak 3, igandea
- 12:00etan, pilota jaialdia.
- 17:30ean, Emakumezkoen Lau Arroako Harri-jasotze Txapelketako finala.
- Ondoren, sagardo dastaketa trikitilariek girotuta.
- 22:30ean, erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin.
- Gau erdian, jaiei amaiera emateko traka zaratatsua.

ELKANO

Gaur, ekainak 28, San Pedro bezpera. 
- 20:00. Txupinazoa.

Bihar, ekainak 29, San Pedro Eguna.
- 09:00. Txupinazoa.
- 11:00. Meza nagusia, tortilla patata lehiaketa eta Zarautz Trik taldea. 

Uztailak 1, ostirala
- 20:30. Parrilada, Julen Zulaika eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariekin.
- 23:00-02:00. DJ Olber. 

Uztailak 2, larunbata
- 11:00. Ume jolasak eta hamaiketakoa.
- 21:00. Auzo afaria eta Izer eta Alabierren erromeria.

Uztailak 3, igandea
- 11:00. Elizako ospakizuna eta herri kirolak. Pilota partida, aizkora eta harri-jasotzaileak. 
- 18:00. Idi probak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide