Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du astelehenean, ekainak 27

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 24a, 09:00

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta udalerriko hainbat gai jorratuko dituzte.

Orioko ludoteka eta gazteleku zerbitzua kontratatzeko "baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak" onartzea aztertuko dute lehenik. Bestalde, "udal-aurrekontu propioaren 8/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea eta kreditua transferitzeko modalitatea behin betiko onartzea" ebatziko dute. Hirugarrenik "Osakidetzaren herrietako anbulatorioak ixtearen aurka eta osasun-sistema publikoa indartzearen aldeko mozioa" aurkeztuko du Orioko EH Bilduren taldeak. Azkenik, eskari zein galderetarako txanda izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide