Ongarrien doako tailerra egingo dute Orioko Baratze Parkean

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 23a, 10:30

Ekainaren 27an izango da saioa, 18:00etatik 19:30etara. "Ongarrizketa egokia egiten" irakatsiko dute bertan, Furgobaratzaren eskutik. 

Orioko Baratze Parkean ongarriei buruzko doako tailerra eskainiko dute ekainaren 27an, 18:00-19:30 artean. Baratzeetako erabiltzaileez gain, beste edozein gerturatu daiteke bertara. "Ongarrizketa egokia egiteko aholkuak" emango dituzte. Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, baratzeko gai orokorren inguruko aholkularitza jaso eta plantel eta hazi ekologikoak erabiltzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide