Patxi Olideni omenaldia egitekoak ziren hondartzan ostegun honetan, baina eguraldiaren ondorioz astebete atzeratu behar izan dute. Orioko Surf Taldeak eta Orioko Udalak antolatu dute omenezko ekitaldia. Surf taldeak hondartzan duen lokalaren kanpoaldean Danbolin-en omenezko bi mural jarriko dituzte, eta horiek inauguratzeko xedearekin finkatu ostegun honetarako hitzordua.
Eguraldi iragarpena txarra dela iritzita, ordea, uztailaren 1era atzeratu dute ekitaldia, ostiralera. 20:00etan izango da, Orioko Surf Taldearen lokalaren kanpoaldean. Ondoren, mokadua eskainiko zaie bertaratzen direnei. Ekitaldira gerturatzeko deia gonbidapena egin du Orioko Surf Taldeak, "Danbolin omendu eta uda ospakizun giroan hasteko".