Kalean da 'Baleatik baleara' mahai-jolasa

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 21a, 11:00

Ontzan, Zipristinen, The Passen eta Iturainen eskuragai dago, 15 euroan.

Orioko Udalak 150 ale erosi ditu, herriko hainbat zerbitzutan banatzeko: liburutegia, Eguneko Zentroa, Gaztelekua, Euskaltegia eta Gizarte Zerbitzuak. Zaragueta Herri Eskolak ikasturte amaierako egunean aurkeztu zuen jolasa, irakasle, guraso eta ikasleen arteko jai-giroa aprobetxatuz.

Orioko Curriculuma

Antzara-jokoa du oinarri Baleatik Baleara mahai-jolasak, eta bi helburu ditu: Orioko curriculumeko edukiak zabaltzea (herriko pertsonak, elkarteak, leku esanguratsuak, ohiturak…), eta "gazte zein helduek elkarrekin ondo pasatzeko baliabide" izatea. Zaragueta Herri Eskolak garatu du proiektua eta Eñaut Aiartzaguena komikilariak ilustratu du jolasa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide