Animalien ordenantza lantzeko bilera irekia deitu du Udalak

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 21a, 08:58

Asteazkenean, ekainak 22, gaur egun indarrean den animalien ordenantzaren inguruan hitz egiteko bilera antolatu du Orioko Udalak kultur etxean, 19:00etan. Gaian interesa duten herritar guztiei zuzendutako saioa izango da, eta "iritziak eta proposamenak elkarbanatzea" du helburu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide