Zatika egingo dituzte lanak, petrila osorik konpondu arte. Konpondu ahala, denbora bat beharko du masa lehortu eta harria ondo itsatsi arte. Gauzak horrela, une jakin batzuetan ezin izango dira petrilaren zenbait zati erabili. Udalak seinaleak jarri ditu asteburuan, esertzeko debekua duten uneak adierazteko.