Orioko Errikotxia eta Gernikako Lilibertso bertso eskoletako kideak 12:00en bueltan hasi dira Herriko Plazara azaltzen, ordu horretarako baitzuten hitzordua jarrita. Gernikarrei ongietorria eman ostean, bertso zaharrak abesteari ekin diote, trikiti eta pandero doinuz lagunduta. Tabernaz taberna ibili dira 14:30 aldera arte, eta gero Arkaitzpe elkartera joan dira bazkaltzera. Bazkalosterako bi eskoletako kideen arteko desafioa iragarri zuten, eta hain zuzen ere, horretan ari dira herriko tabernetan.