Orioko bertsolari gazteek sariak jaso dituzte Gipuzkoako Eskolarteko bertso idatzien txapelketan

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 19a, 11:30

Errikotxia bertso eskolako bertsolariak sari-banaketan. Argazkia: Iñaki Gurrutxaga.

Ibai Munduate, Malen Gurrutxaga, Ganix Miner, Inhar Gastiain eta Oier Iruretagoiena izan dira sarituak.

Azpeitiko Basazabal jauregian jaso zuten garaikurra Orioko Errikotxia bertso eskolako bertsolariek joan den ostegunean. Saritutako bertso-sortak entzuteaz gain, Mikel Iturriotz eta Naia Arrizabalagaren bat-bateko saioaz gozatzeko aukera izan zuten sari-banaketara bertaratu zirenek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide