Errikotxia-Lilibertso topaketa ospatuko da larunbatean

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 17a, 14:29

Bertsolariek saioa eskainiko dute herrian barrena, Gernikako Lilibertso bertso eskolako kideekin batera.

Errikotxia bertso eskolakoek eta Gernikako Lilibertso bertso eskolak topaketa bat antolatu dute. Bi bertso eskoletako kideek egun osoko plana antolatu dute bertsozaleen gozamenerako.

Egitaraua
  • 12:00. Festaren hasiera eta lehendakariaren agurra, Kolon Txikin.
  • 12:30-14:00. Bertso zahar musikatuak tabernaz taberna, trikitilarien laguntzarekin.
  • 14:00-14:30. Azken potea sukaldariek mahaia atontzen duten bitartean
  • 14.30. Bazkaria, Arkaitzpe Elkartean.
  • 15.30. Bi eskoletako kideen arteko desafioa, herriko tabernetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide