Euskadiko Aulki Mugikor Txapelketa ez da larunbatean izango, igandean baizik. Halaxe iragarri du Orio Arraunketa Elkarteak sare sozialetan. Ondorioz, egun bat gehiago itxaron egin beharko du ekainaren 18an Legution (Araba) ospatzekoa zen estropadak, Eusko Jaurlaritzak biharko iragarritako tenperatura gorenak direla eta. Larunbaterako aurreikusten zuten ordu berean hasiko da igandeko estropada: 09:00etan.
Arraunketako Euskal Federakuntzak klubei jakinarazi dienez, "kirolarien segurtasuna bermatzeko beharrezkoa den guztia" lortzen ari dira, arriskurik gabeko neurketa izan dadin.