Albisteak, oharrak eta agenda erakusten hasi dira dagoeneko. Pixkanaka, bestelako edukiak ere gehituko dira: garraio publikoaren ordutegiak, turismoaren ingurukoak, herriko intzidentziak… Beraz, Orioko gertakarien berri izan nahi duenak beste bide hau ere izango du aurrerantzean. Paneletan ez da publizitaterik erakutsiko; Udalaren informazioa, asko jota.