Asteburuan aire libreko 18 urte azpikoen Espainiako atletismo txapelketa jokatuko da Jerez de la Fronteran (Andaluzia, Espainia), eta atletismo taldeko Martin Iriondok eta Xabat Elortzak bertan parte hartuko dute. Iriondok gaur, 20:00etan hasita, 1.500 metroko distantzian finalerdia jokatuko du, eta sailkatuz gero finala izango du bihar 19:30ean. Elortzak, bestalde, 2.000 metroko oztopo lasterketako finala jokatuko du bihar 19:15ean.
Atletismo taldeko ordezkariek jakinarazi dutenez, "bi kirolariak ilusio handiarekin eta maila ona erakusteko asmoarekin joan dira Andaluzia aldera. Urte osoan egindako lanaren saria da eta goza dezatela". Asteburuko txapelketa streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.