Komun autogarbitzaile bat jartzeko lanak hasi dira aste honetan Munton. Udalak aurreikusten duenez, bi astez luzatuko dira bertako instalazio-lanak. Uztaileko lehen asterako iritsiko da komun prefabrikatua, eta udan martxan jarriko dute. Abaromendin, Dikean eta tren-geltokian daudenen tankerakoa izango da komuna. Horrez gain, oinezkoen pasabidea egingo dute pasealekutik Muntoko aparkalekura, eta aparkalekuaren sarreran zebrabidea jarriko dute, plazaren eta espaloiaren arteko lotura hobetzeko.