Anibarko Portuko jaiak, ekainaren 24tik 25era

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 16a, 09:59

Egitarau zabalarekin ospatuko dituzte auzoko festak, bi urteren ostean. Diana, jolasak, otorduak, musika eta futbol txapelketa izango dira, besteak beste.

Gogotsu datoz Anibarko Portuko jaiak, bi urteko geldialdiaren ondoren. Auzotarrek egitaraua prestatu dute ekainaren 24 eta 25erako.

Egitaraua

Ekainak 24, ostirala

  • 20:00. Buruhandiak eta trikipoteoa.

Ekainak 25, larunbata

  • 11:00. Diana Danbolin Musika Eskolako ikasleekin.
  • 11:00. Puzgarriak eta apar-festa.
  • 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabenan.
  • 12:30. Sardina-jana eta sagardoa txotxean.
  • 13:30. Patata tortilla lehiaketa eta dastaketa.
  • 14:30. Lagun arteko bazkaria. Nork bere bazkaria eraman beharko du, eta parrila ere izango da.
  • 16:30. Haur-jolasak, puzgarriak eta txokolate-jana.
  • 21:30. Lagun arteko afaria. Nork bere afaria eraman beharko du, eta parrilla ere izango da.
  • 22:30 DJ Nestor Gozategi.
Futbol txapelketa

3x3 futbol txapelketa ere jokatuko da bi egunetan zehar. Izena emateko, ekainak 23 aurretik 636 029 729 telefonora deitu edo Whatsapp mezua idatzi beharko da, erabat doan.

Patiden ordutegia, kategoriaka

Ekainak 24

18:00. 2013an jaiotakoak (LH3).

Ekainak 25

10:30. 2012an jaiotakoak (LH4).

12:00. 2011an jaiotakoak (LH5).

17:00. Semifinalak eta finalak.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, kategoria bakoitzean 8 taldek hartuko dute parte, asko jota.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide