Aroa Sanchezek eta Udane Ostolazak Euskadiko Harri-jasotze txapelketan parte hartuko dute datorren igandean, ekainak 19. 75 kg-ko zilindroa, 62,5 kg-ko kuboa eta 62,5 kg-ko bolarekin arituko dira hiruna minutuz.
Abadiñoko (Bizkaia) Urkiola Auzoko santutegi aurrean neurtuko dira, 13:00etatik aurrera. Karmele Gisasola, Lucia Orbe, Marina Blanco, Patricia Martin eta Naiara Zumeta izango dituzte parean.