Antillako kabinek pertsianak igo dituzte gaur, sorospen-zerbitzua martxan da, eta komunak zein dutxa hotzak erabiltzea doakoa izango da. Aulkiak, surf-taulak eta eguzkitako aterkiak takiletan uzteko aukera ere zabaldu dute, ondoko prezioetan:
- Aulkiak, paipoak eta eguzkitako aterkiak: Eguna 0,6 euro, astea 2,50 euro, hilabetea 7,50 euro eta denboraldi osoa 20 euro.
- Etzaulkiak eta surf-taulak: Eguna 0,8 euro, astea 4,5 euro, hilabetea 12,50 euro eta denboraldia 30 euro.
Bestalde, Txu-txu trena ere bueltan da aurten, herritik hondartzara joan-etorrian. Zerbitzua datorren astetik aurrera jarriko da martxan. Orioko Udalak aurrerago emango ditu horren inguruko xehetasun gehiago.